XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Imajina ezazu lehengo ontzia berriro izozkailutik kanpo uzten duzula.

Aztertu zer gertatuko den ur horrekin.

- Zer gertatuko litzaioke izozkailutik ateratako ontziko urari?

- Zein egoeratan egongo litzateke orain ura?

Uraren aurpegi desberdinak ezagutu nahirik jarraitzen dugu.

Oraingoan pentsa ezazu lapiko batean ura jarri eta berotzen dugula.

- Zerbait ateratzen al da lapikotik?

Zer da?

Nolako itxura du?

Nola dago?

- Lapikoaren gainean estalkia edo plater hotza jartzen baduzu, zer gertatuko zaio?

- Zer azaltzen da platerean edo estalkian?

Zergatik gertatzen da hori?

- Izadian ere, horrelako zerbait gertatzen da.

Zertan?

Nolatan?

Uraren aurpegiak deitu diogu hor lehentxeago egindako ariketari eta egia da urari era desberdineko aurpegiak ikusi dizkiogula.

Aurpegi horiei uraren egoerak deitzen zaie eta horretaz gauza gehiago ikasi nahi badituzu, zoaz Kirikitxo iratxo bihurriarekin liburuko 145. or.ra.